Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Azintzio jaiei keinu bat

Azintzioei-keinu

Ohiko egoera batean, asteazkenean hasi eta igandera bitarte ospatuko genituzke legorretarrok hain maiteak ditugun Azintzio jaiak. Aurten, ordea, ezohiko egoera honetan, bertan behera geratu dira festak.

Oraindik lehen fasean gaudenez, baldintzarik ez dago kalean ezer ospatzeko. Kalera atera gaitezke, terrazak irekita daude, baina ezin gara lasaitu: oraindik zorrotz bete beharra dauzkagu higiene eta distantzia neurriak; arduratsu jokatzea dagokigu denoi, norberarengatik eta denongatik.

Kalean ospakizunik ez, baina keinu txiki bat egingo diegu gure herriko festei. Karteltxo hau prestatu du udalak, beti bezala, herritarron laguntzarekin eta zuen ekimenari esker.

Izan gaitezen arduratsuak, etorkizunean kaleak hartu eta gure festak ohi bezala ospatu ditzagun.

Gora azintzioak!

Aurten ez da izango udalekurik
Aurrerantzean Instagrametik ere zabalduko ditu alb...

Sartu