Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Azintzio jaien antolaketa ere, bertan behera

DcxdPZMXkAYjkCp

Udalak bertan behera utzi du Azintzioen antolaketa.

Legorretako Udalaren lehentasuna eta esfortzua koronabirusak eragindako egoerari aurre egitean oinarritzen da azken asteotan; egunez egun, COVID-19aren inguruko erabaki eta neurriak hartzeak du lehentasuna udal ordezkarien eta udal langileen jardunean. Besteak beste, udalaren helburuak, beraz, herritar ororen osasun-segurtasuna bermatzea eta birusaren hedapena mugatzea dira, momentu honetan.

Koronabirusak eragindako egoera honek guztiak eragina du maiatzaren 20tik 24ra ospatzekoak ginen Azintzioen antolaketa prozesuan ere, bertan behera geratu baita oraingoz. Aurrerago, eta COVID-19aren bilakaera ikusita eta aztertuta, hartuko dira aurtengo jaien inguruko erabaki gehiago.

Legorretarrok gogoz ospatzen ditugu gure herriko jaiak, eta ziur gaude aurrerago (modu batean edo bestean) ospatuko ditugula. Baina, momentuz, eta orain arteko bide berari jarraituz, arduraz jokatzea egokitzen zaigu guztioi. Aurrerago, beraz, gure herriko jaiak antolatzen hasteko aukera izan bezain laster, herritarrei deialdia bidaliko zaie aurtengo jaien inguruko erabakiak hartzen joateko.

 

Legorretako udalbatzaren adierazpena Aberri Egunea...
Oianguren bigarren hezkuntzako institutuak eta Tol...

Sartu