Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Azintzioak eta Corpus eguna, bertan behera

logo-legorreta

Aurten ez da izango ez Azintzio jairik eta ez Corpus egunik, ez behintzat ospatu ohi ditugun bezala. Apirilaren 30eko osoko bilkuran, udalbatzak aho batez onartu zuen aurtengo festak bertan behera uztea. Egun garrantzitsuak dira legorretarrontzat, baina, gauden egoeran egonik, herritarron osasuna lehenestea dagokigu denoi.

Alarma egoera abian ezarri zenetik, koronabirusak herritarrei ekarritako kaltea arintzeko neurriak hartzen aritu da udala, eta horretan dihardu buru-belarri.

Deskonfinamendua hasi den honetan, fasez fase aurrerapausoak ematen hasiko gara, baina zuhurtziaz jokatzea dagokigu; ezinezkoa izango da jende pilaketa handiak sortzea, hain justu horixe saihestu behar baita, herritarron arteko kontaktua.

Egoera horretan, halabeharrez, bertan behera geratuko dira herriko festak eta Corpus eguna. Hala ere, uste dugu beste modu batean behintzat ospatu ditzakegula, balkoietatik, nork bere etxetik... gaur egungo teknologiek eta herritarron irudimenak lagundu dezake horretan.

Datozen egunetan jasoko duzue festetarako egitarau alternatibo eta xume bat antolatzeko deialdia, denon ekarpenak izango baitira kontuan hartzekoak.

Udalbatzak ohar hau baliatu nahi du herritarroi esker ona adierazteko eta animoak bidaltzeko, pixkanaka eta elkarrekin aurrera egingo dugulako.

- Elkarrekin errazagoa izango baita -

Berriro ekingo zaio bolumen handiko etxeko traste ...
Paseatzera eta kirola egitera ateratzeko jarraibid...

Sartu