Abenduaren 7an, 09:30etatik 13:30etara, autoestimu feministarako tailerra izango da kultur etxean. Emagin elkarteak gidatuko du saioa. Parte hartu nahi duten neska gazte zein emakume helduek azaroaren 29rako eman beharko dute izena (29a barne), 943-08 52 90 telefonoan edo gizarte @ legorreta.eus helbidean.
Hauexek izango dira tailerraren helburuak:
- Emakumeen artean lasai hitz egin eta konfiantza eta jabekuntzako espazioa sortzea.
- Genero sisteman hezteak emakumeen autoestimuan duen eraginaz jabetzea. Pertsonala eta kolektiboa lotu, eta hortik denen biziei begirada bat botatzea.
- Barne munduei begiratu eta indarguneak aktibatu eta kolektibizatzea.
- Maitasun, elkartzaintza, errespetuan aritzea.