Menu

'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko da astearte honetan

azken-galdera-amari

Manex Begiristainen 'Azken galdera amari' ipuinaren aurkezpen ekitaldia egingo da astearte honetan, otsailak 6. Udal aretoan izango da, eta 18:00etan hasiko da. Heldu nahiz haurrentzat dago zuzendua, baina haurrak aurkezpenera joan izanez gero, gurasoekin bertaratzea gomendatzen da.

Begiristainen lana benetako gertaeran oinarriturikoa da. Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordina bezain samurra. Heriotza eta doluaren inguruan, kontzientzia lanketa bat egitea du helburu ipuinak, eta bide batez, berauek lantzeko baliabideak eskaintzea. Bizitza bera bezala, geruzarik gabe agertzen dira ipuinean; heriotza, dolua, bakardadea, galera edota beldurra bezalako kontzeptuak lantzen dira. 5 urtetik gorako haurrentzat zuzendutako ipuina da, betiere heldu baten babesean elkarbanatu eta landu ezkero, mami gehiago atera dakioke edukiari.

Azintzio festak antolatzeko lehenengo bilera eging...
Aldaieta jubilatuen elkarteak elikagai bilketa her...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu