Menu

Berdinen arteko gatazkak eta komunikazio eraginkorra aztergai guraso eskolako datozen hitzaldietan

b2ap3_large_LEGORRETAKO-BIGARREN-HITZALDIA_page-0001

Ikasturtea amaitzeko, gurasoentzako bi hitzaldi izango dira maiatzean. Hilaren 19an izango da bata, asteazkenarekin, 18:00etan, udaletxean. Berdinen arteko gatazkak landuko dira bertan. Hilaren 27an izango da bestea, ostegunarekin, 18:00etan, udaletxean. Familian komunikazio eraginkorra nola lortu landuko da bigarren hitzaldi horretan.

Harremanak elkarteko psikologo Olatz Belastegik gidatuko ditu bi saioak, orain artekoak bezala.

Parte hartzeko, eman izena udaleko gizarte zerbitzuetan: gizarte @ legorreta.eus / 688- 82 90 13.

Animatu!

LGTBIfobiaren aurkako egunean, Legorretako LGTBI k...
Korrontzi musika taldearen emanaldia, igandean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu