Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio, soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.
Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbatetan 09:00-13-00ak bitartean.
Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontuan izatea:
- Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
- Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
- Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
- Gurpilak
- Egurrezko paletak
- Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak
Legorretako bilketa egutegia:
Hileko bigarren eta laugarren astelehen gauean: maiatzaren 11n eta 25ean, eta ekainaren 8an eta 22an.
Arropa:
Bestelako abisurik jaso arte, arropa zaharren bilketa zerbitzurik ez dago.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/