Bertso saioa izango da gaur Legorretako Herri Antzokian, 19:00etan, Maddi Aiestaran, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Julio Sotorekin. Imanol Artola Felix arituko da gai-jartzaile lanetan.
Antzokian ez ezik, udalaren Youtubeko kanalean ere ikusi ahal izango da emanaldia, zuzenean: labur.eus/legorretakoudala
Antzokira sartzeko COVID ziurtagiria erakutsi beharko da.