Menu

Bertso saiorako sarrerak gaurtik eskuragai

KARTELA-2022-_1_

Datorren ostiralean, abenduaren 23an, bertso saioa izango da Antzokian. Bertan, herriko bertsolaria entzuteko aukera izateaz gain, Euskal Herriko bertsolari txapelketan izango diren bi bertsolari entzuteko aukera ere izango dugu, besteak beste. Honako bertsolariak izango ditugu gurean: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Odei Lopez legorretarra.

Sarrera 5 euroko izango da eta gaurtik abenduaren 20a bitarte (egun hori barne) liburutegian eskuratu daitezke 16:30etik 19:30era bitartean. Egunean bertan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere lehiatilan eskuratu ahal izango dira sarrerak. Gogoratu, emanaldia 22:30ean hasiko dela.

Animatu!

'Emakumeak Mugimenduan' biodantza ikastaroa
[Eguneraketa] Eguberrietako egitaraua, eguneratuta

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu