Betzaida Urtaza idazle legorretarrak bere azken ‘Mateo misteriotsua’ eleberria aurkeztuko du Legorretako Kultur Etxean asteazken honetan, irailak 27. Aurkezpen ekitaldia 18:00etan izango da.
Urtazaren hitzetan, bizitzaz, erromantizismoz eta erotismoz betetako liburua da, ondo pasatzeko, bost zentzumenak esnatzeko eta seigarrena azaleratzeko balio duena.
Aurkezpena ekitaldi irekia izango da, eta bereziki helduei zuzendutakoa izango da; ez, aldiz, haurrei.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/