Menu

Betzaida Urtazak 'Zuriñe' ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteazken honetan

Zurie

Betzaida Urtaza idazle legorretarrak 'Zuriñe' ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteazken honetan, abenduak 20. Kultur Etxeko goiko solairuan izango da, eta 18:00etan hasiko da. 3 eta 8 urte arteko haurrentzat dago zuzenduta.

Urtazak idatzitako ipuina da eta Mirari Sagarzazuk ilustratua. Euskal mitologiari lotutako bigarren liburua da. Kasu honetan, sorginek naturarekin zuten harreman zuzena kontatzen du, emaginak zirela, ez gaiztoak. Azken finean, denak sorginak direla esaten du.

Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.

Kartela Abenduak 20 jpg

Udaletxea itxita egongo da bihar, asteartea, sekto...
Udal liburutegia itxita egongo da urtarrilaren 7ra...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu