Menu

Bi zuhaitz bota dira plazan, eta iturri bat jarriko da

IMG_4663-moztuta

Plazako bi platanondo bota egin dira aste honetan, Kimubat taldeak gomendatuta. Oso gaixo zeuden, ustelduta, eta erortzeko arriskuan. Zuhaitzen egoerak kezkatuta, Kimubat taldeari herriko zuhaitzen azterketa eskatu dio udalak. Hil honetan amaituko du azterketa hori, eta, harekin batera, ekintza plan bat ere aurkeztuko du. Plazan, era berean, iturri bat jarriko da, umeentzat, adinekoentzat eta herritarrentzat, oro har, erabiltzeko erosoagoa eta errazagoa izango dena.

Talo jana izango da larunbatean
Santa Agedako koplak kantatuko ditu Elekun abesbat...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu