IMG_4663-moztuta

Plazako bi platanondo bota egin dira aste honetan, Kimubat taldeak gomendatuta. Oso gaixo zeuden, ustelduta, eta erortzeko arriskuan. Zuhaitzen egoerak kezkatuta, Kimubat taldeari herriko zuhaitzen azterketa eskatu dio udalak. Hil honetan amaituko du azterketa hori, eta, harekin batera, ekintza plan bat ere aurkeztuko du. Plazan, era berean, iturri bat jarriko da, umeentzat, adinekoentzat eta herritarrentzat, oro har, erabiltzeko erosoagoa eta errazagoa izango dena.