Menu

'Bidaietako bideoak mugikorrarekin' ikastaroa izango da ekainean

iphone-gd931135fb_1920

Legorretako Udaleko Kultur Sailak Bidaietako bideoak mugikorrarekin ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Cenbancen laguntzarekin.

Ikastaroaren helburua gailu mugikor batekin etxean kalitatezko bideoak sortu eta partekatzea izango da, ondoren Youtube eta sare sozialetan argitaratzeko (hala nahi izanez gero). Ikastaroa udaletxeko areto nagusian gauzatuko da astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren iraupen osoa 15 ordukoa izango da: maiatzaren 31n hasiko da, eta ekainaren 14an amaitu.

Toki mugatuak izango ditu (gehienez ere 15 ikasle). Matrikula doan izango da, eta izena Kultur Etxean eman beharko da (). Izena emateko epea maiatzaren 13an amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena lehenbailehen Bidaietako bideoak mugikorrarekin ikastaroan.

'Xendapedalak' BTT martxan izena emateko epea, zab...
Pakistanen oinarritutako marrazki erakusketa, Josu...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu