Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Bihar izango da Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen segitzeko bigarren saioa

Bihar izango da Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen segitzeko bigarren saioa

Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen prozesua abian jarrita, bihar izango da hurrengo saioa. Aurreko astean, herritar ugari bildu ziren udaletxean, eta arrakastatsua izan zen saioa. Biharko saioa, aurrekoa bezala, udaletxean izango da, 18:30etatik 20:30etara.

Orain arte landutakoaren berri izateko aukera jarri du Elhuyar Aholkularitzak, #PartaidetzaOn tresnaren bidez (helbide honetan: http://partaidetza.legorreta.eus). Besteak beste, honako dokumentu hauek daude eskura:

  • Lansaioak” atalean, lehen bi saioetan landutakoa dago jasota, euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Dokumentazioa” atalean, beste leku batzuetan landutako araudiak edo sistemak daude.

Biharkoaren ondotik, beste lansaio bat ere izango da, hamabost egun barru, lanak errematatzeko. Biharko saioaren ondoren, orain arte egindakoa guztien eskura jarri eta denbora-tarte bat zabalduko da #PartaidetzaOnen bidez ekarpenak egiteko. Eta sistema biribiltzeko izango da azken saioa.

Hona hemen aurreko saioaren irudi batzuk:

b2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-017.jpgb2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-010.jpgb2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-016.jpgb2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-020.jpgb2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-022.jpgb2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-024.jpg

Odol-ematea asteartean, Herri Antzokian
Oholtza berria estreinatuko dute dantzari txikiek

Sartu