Bihar, abenduaren 29a, " Johnny English" filma ikusteko aukera izango da Herri Antzokian; 18:00etan hasiko da emanaldia. Bertara joan nahi dutenek izena eman dezakete Balentin Kioskoan edota honako telefono zenbakian beren izen abizenak : 626641096. 12 urtetik gorakoek eman dezakete izena.
Sinopsia: Bertan, lapurreta baten kasua argitzen saiatuko da Johnny English (Rowan Atkinson / Mr. Bean); une horretatik aurrera, informazio konfidentziala, luxuzko autoak eta teknologia sofistikatuena eguneroko errutinaren parte izango dira. Lorna Campbell agentea ezagutu eta hartaz maitemintzen denean sendotuko da gaiaren muinera iristeko duen jarrera irmoa.
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/