Menu

Bizikleta eskola, urritik abendura

bizikleta_parkea_argazkia

Legorretako Udalak bizikleta eskola jarriko du abian, urritik abendura bitarte. Hain justu, urriaren 13tik eta abenduaren 15era, hamar asteazkenetan.

6 urtetik 16 urtera bitarteko ume eta gaztetxoentzat izango da, eta adinka sailkatuko dira taldeak. 14:30etatik 17:30etara banatuko dira taldeak, izena ematen duten pertsonen arabera, eta ordubetekoak izango dira saioak, Hegoi Ado irakaslearekin. Arratsalde batean, gainera, Irene Caminos ere izango da bertan.

Bizikleta parkea, frontoia eta mendi ibilbideak erabiliko dira ikastaroa gauzatzeko, eta mendi bizikleta gidatzeko teknika landuko da: oreka, frenoen erabilera egokia, saltoak, inertziak eta abar.

Ikastaro osoak 30 euroko kostua izango du, eta izena emandakoan emango dira ordainketa egiteko irizpideak.

  • Izena emateko modua:
    • 943-08 50 50
    • Kultur etxean
  • Izena emateko epea: urriak 8

Adierazi izen-abizenak, jaiotza urtea, nortasun agiria, gurasoen izen-abizenak eta horien telefono zenbaki bat eta posta helbidea.

Animatu!

bizikleta eskola kartela

Urriko kultur-agenda, ekitaldiz betea
Herriko farmazia, larunbatean itxita

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu