Datorren ekainaren 26tik uztailaren 12ra bitartean (biak barne) maila desberdinetako ikastaroak egingo dira Xendapedalak mendi-bizikleta parkean. Bertan, sei urtetik gorakoentzat hastapeneko ikastaroa eskainiko da; hamar urtetik gorakoentzat XC mailako ikastaroa izango da eta, amaitzeko, Enduro maila eskainiko da 12 urtetik gorakoentzat. Maila bakoitzean teknika desberdinak landuko dira.
Izena bihartik ekainaren 16a bitarte luzatuko da eta interesatuek liburutegian edo ESTEKA HONETAN eman dezakete izena. Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/