Datorren asteazkenean, apirilaren 6an, Biziolako kideek kooperatiba aurkeztuko dute Legorretako udaletxean, 18:00etan.
Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.
Biziola fabrika ere ireki dute, Lazkaon, eta bertan izan zen aurkezpen nagusia, martxoaren 12an: jadanik martxan dituzten proiektuak eta fabrikako txokoak aurkeztu zituzten:
Hori guztia martxan jartzeko "ahalegin ekonomikoa handia" izango dela jakinarazi dute kooperatiba sustatu duten kideek, eta, proiektu horiek aurrera eramateko, bazkidetze kanpaina abiatu dute: maiatzaren 14rako 500 bazkide lortzeko erronka jarri dute.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/