Menu

Bullet Proof Lovers taldearen kontzertua ostiralean

kontzertua

22:30etan hasita, kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian. Bullet Proof Lovers taldea izango da oraingoan oholtza gainean. Nuevo Catecismo Católico, Brigada Criminal eta Txorlitohead taldeetako kide ohiak Kurt Baker estatubatuarrarekin elkartu ziren talde hau osatzeko. Hard melodikoa eta power popa dituzte oinarrian.

Hauexek dira taldekideak:

Kurt Baker
Luiyi Costa
Juan Irazu
Gonzalo Ibañez
Joseba Arza

Sarrerak bost euro balioko du, eta kontzertua hasi aurretik salduko dira. Neguko egitaraua amaitzeko, martxoaren 23an izango da hurrengo kontzertua, Liher taldearekin.

2018KO NEGUA antzokia azkena

 

Zuri-zuri esnatu da Legorreta
Ipuin kontaketa asteazkenean, Maite Frankorekin

Sartu