Menu

Beroari aurre egiteko neurriak hartuko dira krosean

17--krossa

Eguraldi oso beroa dago iragarrita biharko, eta, badaezpada, Foru Aldundiarekin eta Atletismo Federazioarekin kontsulta egin du udalak, zein gomendio dituzten kontuan izateko. Alerta gorrian bertan behera geratuko litzateke, baina, alerta laranja dagoenez emana, irizpidea da lasterketarekin aurrera jarraitzea.

Hiru elkarteekin eta Pikuk kirol klubarekin egoera aztertuta, krosarekin aurrera jotzea erabaki da; ordu berean izango da: 10:30etan umeena, eta 11:30etan helduena. Nolanahi ere, ibilbidean zehar mangerak jarriko dira bizpahiru tokitan, eta ur asko banatuko da; gainera, ur botilak izoztu egingo dira bihar ur freskoa banatu ahal izateko.

Mesedez, egin kasu antolatzaileen gomendioei: etengabe hidratatu, ezina etortzen bada lasterketa utzi, eta laguntza behar bada azkar eskatu.

Herritarrei dei egiten zaie ohiko aholkuak jarrai ditzaten: bero handieneko garaietan eguzkitan egotea saihestu, ur asko edan, eta pertsona zaurgarriak bereziki zaindu.

 

Errefuxiatuen Munduko eguna dela-eta ekitaldiak, a...
Herriko marrazkilarien lanak erakusgai izango dir...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu