Larunbatean, hilaren 18an, 42. Corpus krosa jokatuko da Legorretan. 10:30etan hasiko da umeena, eta 11:30etan helduena. Izena eman daiteke jada Kirolprobak webgunean, eta egunean bertan udaletxean, 11:00k arte. Aurrez webgunean izena ematen dutenen artean bi lagunentzako afari bat zozketatuko da (Intsausti jatetxean izango da).
Lasterketa doan izango da; gainera, parte-hartzaileen artean opariak zozketatuko dira, eta hamaiketakoa banatuko da.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/