Menu

COVID-19a atzemateko baheketa Legorretan

virus-4937553_1920

Azken egunetan herrian izan den kutsatze kopurua ikusita, Legorretako Udalak Osasun Sailari eskatu dio egin dezala baheketa bat herrian, agertu gabeko kasu gehiago ez dagoela baieztatzeko. Proposamena onartu egin du Osasun Sailak, eta, beraz, asteazken arratsaldean baheketa egingo dute Legorretan. Osasun irizpideei jarraiki, Osasun Sailak erabaki du 40 eta 80 urte arteko herritarrei egingo diela testa.

Probak asteazkenean egingo dira, martxoaren 10ean, 15:30etik 20:00etara, Legorretako kiroldegian.

Oso garrantzitsua da probak egitera joatea. Honako jarraibide hauek bete behar dira:

1. Ordua eskatu. Proba egitera joateko, txanda eskatu behar da, telefono honetara deituta: 943 65 32 12.

2. Emaitzak. SMS baten bidez bidaliko dituzte emaitza guztiak. Sintomarik izan ezean, ez dago koarentenarik egin beharrik.

Legorretako Udalak nabarmendu nahi du oso inportantea dela baheketa honetan parte hartzea, eta dei berezia egin nahi die 40 eta 80 urte arteko herritarrei: norbere buruagatik, ingurukoengatik eta herri osoagatik, joan proba egitera.

Horrekin batera, ezinbestekoa da birusa ez hedatzeko neurriak hartzen jarraitzea: erabili maskara, zaindu distantziak, garbitu eskuak. Eta, jakina, sintomarik izanez gero, koarentenan egonez gero edo positibo emanez gero, geratu etxean.

Positiborik ez da atzeman baheketan
Martxoak 8: adierazpen instituzionala

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu