Menu

Zabalik dago dantza garaikideko ikastaroan izena emateko epea

contact-improvisation-3684685_1920

Ikastaro berri bat jarriko da martxan aurten: dantza garaikidea. Zenbait herritarren ekimenez antolatu du ikastaroa Kultur sailak. Astearteetan izango dira saioak, 20:15etik 21:45era, Ugaro eskolako gimnasio txikian. Amaia Elizaranek emango ditu, otsailaren 5ean hasi eta ekainaren 25era bitarte.

Ikastaroa hasteko sei pertsonak eman beharko dute izena, gutxienez. 150 eurokoa izango da ikastaro osoaren matrikula, 30 euro hileko. Izena ematean emango dira ordainketa egiteko argibideak.

Eman izena kultur etxean, 16:30etatik 19:30etara, edo posta elektroniko bidez, kultura.legorreta @ euskalnet.net helbidean. Urtarrilaren 31 izango da izena emateko azken eguna.

Ura moztuko dute gaur gauean
Salgai daude 'Bakean dagoena bakean utzi' bakarriz...

Sartu