Ostegunerako zegoen iragarria hirigintza planaren aurkezpena, baina atzeratu egingo da, martxoaren 23ra hain zuzen: egun horretan, 18:00etatik 20:00etara, partaidetza saio zabala egingo da antzokian, eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dugu, uste baitugu herritarren ekarpena oso interesgarria izan daitekeela.
Saio zabal horren helburua da Plan Orokorra zer den azaltzea, nolako tramitazioa izango duen eta zer-nolako prozedura abiatu den horren idazketarako. Ondoren, talde teknikoak talde eragilearekin batera egindako aurre-diagnostikoa aurkeztuko da, partaideek osa dezaten.
Prozesu hau aurrera eramateko orduan, Hiritik At-en laguntza izango dugu, saioak bideratu eta herritarrekin hausnarketa eta lanketa konpartitua egiteko.
Saio honetan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute ondorengo loturan, martxoaren 22a baino lehen. Zaintza zerbitzua egongo da, eta behar duenak izena ematean adierazi beharko du, bai eta itzulpen zerbitzua ere (euskaratik gaztelaniara).
Mila esker guztioi!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/