Larunbatean, hilaren 25ean izango da aurtengo LegoReggae jaialdia Legorretan. Urtero bezala, kartel borobila osatu dute antolatzaileek, bertako zein nazioarteko punta-puntako musikari eta artistekin. 18:00etan, kalejira izango da herrian, eta 22:00etan hasiko dira kontzertuak, kiroldegian.
Ezkizu, Intsausti, Olaso eta jubilatuen tabernan daude salgai sarrerak, baita online ere.
Ohar hau egin du LegoReggae jaialdiaren antolatzaile taldeak: "Guztiok dugu askatasunez gau honetaz gozatzeko eskubidea. Beraz, ez dugu jarrera sexista, arrazista ezta homofoborik ere onartuko. Gozatu eta utzi gozatzen!".
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/