Legorretako Udalak, Goieki garapen agentziarekin eta GAC arkitektura bulegoarekin elkarlanean, proposamen bat aurkeztu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Echezarretaren eraikin multzo bat biziberritu dezan, ibai ertzean dagoena, hain zuzen.
Proiektu anbiziotsua da, berritzailea, herriari eta eskualdeari onura handia ekarriko liokeena. Badakigu zaila izango dela helburua lortzea, eraikin multzo hori biziberritzeak kostu handia ekarriko lukeelako, baina buru-belarri aritu gara lanean, uste dugulako benetan merezi duela.
Zatoz proiektu proposamena ezagutzera:
Noiz: abenduaren 2an, 11:00etatik 12:30etara.
Non: Legorretako Herri Antzokian.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/