Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Edukiontzi bidez bilduko dira hondakinak aurrerantzean

Edukiontzi bidez bilduko dira hondakinak aurrerantzean

Hondakin bilketari buruzko herri galdeketan, baiezkoak jaso du boto gehien. Hauxe izan da emaitza: baiezkoak 425, ezezkoak 182 eta baliogabeak 4. Herritarrok, beraz, oniritzia eman diozue udaleko bi alderdiok egindako akordioari.

Nabarmentzekoa da izandako parte hartzea ere: 611 herritarrek eman dute botoa (%52).

Ondorioz, era honetan bilduko dira hondakinak Legorretan:

Ontzi arinak, papera eta beira, edukiontzi irekietan. Organikoa, txiparekin, 24 orduz irekitzen dela. Errefusa, txiparekin, astean behin irekitzen dela. Eta pixoihalak, txiparekin, 24 orduz irekitzen dela, eskatzen duten herritarrentzat.

Horrez gain, tren geltokiko gunea kendu egingo da, eta etxola batzuk jarriko dira auzoka; gaur egun geltokiko gunea erabiltzen duten auzoetan, hain zuzen.

Garrantzitsuena emaitza onak lortzea da, gaika ahalik eta gehien sailkatzea; ea denon artean lortzen dugun.

Eskerrik asko herritar guztioi!!!

Desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa
Legorretako alkatearen iritzi artikulua galdeketar...

Sartu