Menu

Edukiontzietan bildutako organikoa, konpost bihurtuta eskuragai

SASIETA_Kartela-A3-konposta-moztuta

Sasieta mankomunitateak kontzientziazio kanpaina bati ekin dio, Kalitatezko konposta zuri esker lelopean. Gaur arratsaldean, karpa txiki bat jarriko du Legorretako plazan, 16:00etatik 20:00etara. Bertan, Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango zaie herritarrei (konposta jaso ahal izateko, txartela erakutsi beharko da).

Etxean egunero hondakinak txukun bereizten dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko modua da. Lan isil horren ondorioz, mankomunitatean batez beste %76ko gaikako bilketako indizea lortu da. Indize hori oso altua da; izan ere, Gipuzkoak 2019-2030 Hondakin planean 2030 urterako onartu berri duen %70eko birziklatze helburua gainditzen du.

Etorkizunari begira, bi erronka handi ditu mankomunitateak:

1) %80ko gaikako bilketako indizea lortzea (Legorretan gaur egun lortzen da).

2) Bildutako materialaren kalitatea hobetzea (laster zabalduko dira Legorretan biltzen den organikoaren kalitate datuak).

Bildutako materia organikoaren kalitatea oso garrantzitsua da zirkulua ixteko (berdin ontzi arinen, paperaren eta kartoiaren kasuan ere), eta hauxe da ekonomia zirkularraren erronka handiena. Bildutako materialaren kalitatea da zirkularidadearen giltzarria.

Kalitatezko birziklapena lortzeko, ezinbestekoa da material inpropio edo desegokien maila gutxitzea, birziklatzea oztopatzen duelako eta horrek ondorioak dituelako ingurumenean eta ekonomian.

Euskara ikasteko aurrematrikulazioa, ekainaren 21e...
Kirolak osasunean duen garrantziari buruzko hitzal...

Sartu