Menu

Egitarau betea martxo morerako

MARTXO-MOREA-1-moztuta

Martxoaren 8aren bueltan, ekintza ugari izango da Legorretan. Udaleko Berdintasun sailak eta mugimendu feministak bultzatuta, hilabete osoan izango dira ekintzak.

Martxoak 2: Autoestimu feministarako tailerra, adin guztietako emakumeentzat. 09:30etatik 13:30etara, kultur etxean. Emagin taldeak gidatuko du saioa.
Martxoak 7: Festen hausnarketa eragileekin, Emagin taldeak gidatuta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean. Urtean zehar antolatzen diren ekintzetan genero ikuspuntua txertatzen ikasteko saioa.
Martxoak 8: Greba feminista. Mugimendu feministak kaleratuko du laster egun osoko egitaraua.
Martxoak 14: Festen hausnarketa eragileekin, Emagin taldeak gidatuta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean. Bigarren saioa.
Martxoak 23: Maskulinitate tailerra, adin guztietako gizonentzat. 10:00etatik 13:00era, kultur etxean.
Martxoak 27: Ipuin kontaketa umeentzat: Emakumeak = kontatzen Apika Clown-ekin.

 

Ipuinaren Ordua asteazkenean, Amaia Elizagoienekin
Korrika antolatzeko bilera astelehenean

Sartu