Menu

Ekaineko giza katea aurkeztuko du Gure Esku Dago-k bihar

ekainak10

Ekainaren 10erako giza katea antolatu du GED Gure Esku Dago dinamikak. 201,9 kilometro izango ditu, eta Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu.

Egun horretara arte, gainera, erabakitzeko 2019 arrazoi bilduko dituzte, ekainaren 10ean bertan erakundeei helarazteko. GEDek erronka handia jarri dio bere buruari, eta herritar asko beharko dira giza kate hori osatzeko. Hain justu, Legorretatik 160 pertsona beharko dira.

Bihar izango da erronka horren aurkezpena, 19:00etan, Herri Antzokian. Herriko GEDek legorretar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Gainera, aurkezpenaren ondoren aukera izango da kamiseta berria eskuratu eta giza katerako izena emateko.

ekainak10

Martxoaren 8an, kontzentrazioa 11:00etan
Abian dira frontoiko sabaia aldatzeko lanak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu