Gazte Piku Gazte Asanbladak beste urte batez antolatu ditu Legorretako Gazte Festak. Aurtengoak 24. Izango dira, eta ekintzaz beteak datoz aurtengo festak. Ostiral honetan, urriak 27, hasi eta datorren asteartera arteko programazioa antolatu da.
Hasiera emateko, txupinazioa eta buruhandiak izango dira ostiralean 18:30etik aurrera. Tartean txapelpintxopotea eta ‘Txapela’ sari banaketa egingo dira, eta egunari amaiera emateko mus txapelketa antolatu da.
Larunbatari dagokionez, egunari hasiera poteoarekin emango zaio. Ondoren, presoen aldeko argazkia eta herri bazkaria egingo dira. Arratsalde partean, Burrunbazale txarangak Legorretako kaleak girotuko ditu, eta gauerako hiru kontzertu antolatu dira: Akerren Seinale, Emaion eta Tintz.
Datorren astearterako, aldiz, gaueko ekintzak antolatu dira: Legorretako batukadak girotutako poteoa, afari autogestionatua frontoian eta kontzertuak: Txerrikumeak, Lukiek, TOC eta N-Lezz. Azken egun honek lehen aldiz antolatu den Legorretako Gau Beltzarekin kointzidituko du.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/