Menu

Elikagai bilketa ari da egiten Aldaieta jubilatuen elkartea

393075_alimentos

Elikagaiak biltzeko kanpaina bat abiatu du Aldaieta jubilatuen elkarteak. Kanpaina honekin, herriko zenbait familiari laguntzeko asmoa du elkarteak, eta herritar guztiei egin die bertan parte hartzeko gonbita. 

Elikagaiak martxoaren 3ra bitarte bilduko dituzte, 18:30etatik 19:30etara, elkartearen lokalean (ez tabernan). Ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahal izango dira elikagaiak elkartean, tabernatik barrena sartuta.

Honako elikagai hauek eskatu dituzte:

- Esne ontziratua

- Olio ontziratua

- Galletak eta txokolatea

- Pasta, arroza

- Kontserbak

- Umeentzako fardelak

- Konpresak

- Ume txikientzako hauts esnea

Eskerrik asko!

Prest dago martxoko egitaraua
Martxoaren 8aren harira, aldarrikapen ugari Legorr...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu