Menu

Elikagaiak biltzeko kanpaina eta hitzaldia Aldaieta jubilatu elkartearen eskutik

393075_alimentos

Aldaieta jubilatu elkarteak Legorretako herri guztira zabaldutako kanpaina bat jarri du martxan, elikagaiak Caritasen ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxegabe guztiak joaten dira bertara).

Aste honetan bilduko dituzte elikagaiak, ostiralera bitarte, egunero, 18:30etatik 19:30etara, elkartearen egoitzan. Ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahal izango dira elikagaiak, tabernatik barrena sartuta.

Honako elikagai hauek onartuko dira: esne ontziratua, olio ontziratua, galletak eta txokolatea, pasta, arroza, kontserbak, hestebete ontziratuak, gazta (zatitan), konpresak, bizarra mozteko orriak (erabilera bakarrekoak).

Kanpina honen barnean, hitzaldi bat antolatu du elkarteak: Caritaseko kide bat gonbidatu dute, egiten duten lanaren berri emateko. Asteazkenean izango da (otsailak 26), 18:00etan, udaletxean.

Hiru pertsona falta dira argazkilaritza ikastaroa ...
Hitzaldia etxeko eta zaintzako langileentzat

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu