Menu

Elizako portikoan banatuko ditu opariak Olentzerok

olentzero-eta-mari-domingi-legorretan_V3.00_02_19_06.Still0061

Eguberri bezperan, hilaren 24an, herriko umeak ez dira kalez kale ibiliko kantari Olentzerorekin, osasun egoera dela eta, baina arratsaldean opariak jasoko dituzte Olentzeroren eskutik. Elizako portikoan banatuko ditu aurten, eta talde burbuilak mantenduz egingo da. Horretarako, ikasleak mailaka sartuko dira portikoan, eta, behin barruan, Olentzerorengana banaka hurbildu, oparia jaso, eta beste atetik aterako dira.

Jende pilaketa saiheste aldera, mailaka bost minutuko tartearekin sartzen joango dira; beraz, haur bakoitzari plazara dagokion orduan etortzea eskatzen zaio:

17:00. 0-2 urte
17:05
. HH2
17:10.
HH3
17:15
. HH4
17:20.
HH5
17:25.
LH1
17:30.
LH2
17:35.
LH3
17:40.
LH4
17:45.
LH5
17:50.
LH6

Bestalde, pandemiaren egoera ikusirik, umeak bakarrik sar daitezen hobetsiko da; halere, HH5 arteko haurrek aukera izango dute helduren batekin sartzeko. LHkoak, aldiz, bakarrik sartuko dira. Horrez gain, jende pilaketak ekiditeko, aurten gurasoek ezingo dute argazkirik atera, eta LH1etik gorakoek maskara jantzita eduki beharko dute. 

Opari bilketa ostegunean egingo da, antzokian, 20:30etatik 22:00etara bitartean. Beharrezkoa da oparietan umeen izen-abizenak eta maila idaztea (adibidez, Markel Olano HH3; haurra oraindik eskolan ez badabil, izen-abizenak eta 0-2).

'Malen eta itsas-izarra' ipuin kontaketa, Betzaida...
Ugaro eskolako 4. mailako ikasleek eta Oianguren i...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu