Menu

'Emakumeak Mugimenduan' biodantza ikastaroa

Emakumeak-mugimenduan

Emakumeak Mugimenduan ikastaroa emakumeentzako sormen eta zaintza espazio bat da. Bertan, gorputz kontzientzia landuko da, norberaren mugimenduak ezagutu, norberaren erritmoekin jolastu, dantzak sortu... Dantza eta mugimendu inprobisazioa izango dira ikastaro honen oinarria. Hain zuzen ere, dantza mugimendu terapian oinarritutako saioak izango dira. Hasieran dinamika gidatuekin eta prozesua aurrera doan heinean libreagoak izan daitezkeenak, taldearen erritmoaren arabera.

Ikastaro honetan parte hartzeko ez da dantzan jakin behar, eta ez dira dantza teknika edo pausoak erakutsiko. Dantza eta mugimendu inprobisatuaren bidez sortuko dira dantza eta mugimendu propioak, momentu bakoitzak eskatzen duenaren arabera.

Helburuak:

1. Emakume bakoitzak bere gorputzarekin jabekuntza prozesu bat hastea.

2. Emakumeentzako eta emakumeen arteko sormen eta zaintza esparru bat sortzea.

3. Norberaren dantza eta mugimenduak ezagutzea eta berriak sortzea, modu dibertigarrian.

4. Norberaren buru eta gorputzarekiko harremana modu osasuntsu batean izateko aukerak ezagutzea.

Guztira, zortzi saio izango dira, asteartetan, urtarrilaren 17an hasi eta martxoaren 7ra bitarte (19:00-20:30). 70 euroko kuota ordaindu beharko da, eta, izena emateko, idatzi helbidera (abenduaren 23ra bitarte). Hasiera batean, izena bakarrik eman behar da, eta, taldea osatuz gero, udala jarriko da partaideekin harremanetan, ordainketa nola egin eta bestelako oharrak jakinarazteko.

Taldea osatzeko, gutxienez bost kidek parte hartu beharko dute, eta gehienez, zortzik.

Emakumeak mugimenduan

Elkartasun azoka izango da igandean
Bertso saiorako sarrerak gaurtik eskuragai

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu