Menu

Eman botoa, eta aukeratu festetako egitaraurako azal gustukoena

423612_1-iloveimg-cropped

Aurtengo Azintzio jaietarako egitaraurako, aurreko urteetan bezala, lehiaketa egin da, eta lau kartel aurkeztu dira. Orain, herritarrek aukera dute botoa eman eta gustukoena aukeratzeko.

Horretarako, bi aukera daude:

1- Aldaieta jubilatuen tabernan daude ikusgai lau kartelak: bertan, eskura jarri diren papertxoetako bat hartu, eta kartelaren zenbakia eta izen-abizenak eta telefonoa idatzi.

2- LegorretAPP aplikazioaren bidez ere eman daiteke botoa, Parte Hartu atalean sartuta. Hor ere, kartel gustukoenaren zenbakia aukeratu, eta izen-abizenak eta telefonoa idatzi (erregistratu egin behar da aurrena).

Martxoaren 25a izango da botoa emateko azken eguna, eta parte hartzaile guztien artean gazta eder bat zozketatuko da.

Hauexek dira aurtengo kartelak:

1

 

2

 

3

4

 

Ipuinaren Ordua asteazkenean: 'Berdintasuna maite ...
Igandean, 'Ama, nora goaz?' dokumentala Herri Antz...

Sartu