Goieki Goierriko garapen agentziak 2021ean jarri zuen martxan Goierriko Azoka atari digitala, eskualdeko komertzio, ostalari, zerbitzu eta ekoizleen eskaintza Internet bidez eskuratu ahal izateko. Orain, galdetegi bat prestatu du Goiekik, proiektua bera garatu eta hobetzeko helburuarekin.
Mezu hau zabaldu du goierriko herritarron artean:
"Goierriko Azoka ezagutu edo ez, parte hartu galdetegian! Zu bezalako pertsonen errealitatea eta kontsumo ohiturak ezagutu nahi ditugu. Egin klik estekan eta erantzun galdetegia: https://forms.gle/qvfvWB8ZRarC75Ac6
Bost minutu besterik ez dira! Eskerrik asko!"
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/