Datorren astean, hilaren 23an, Energia Argituz programako tailer bat izango da udaletxean, 18:00etan, foru aldundiarekin elkarlanean antolatuta. Energia berriztagarriak zure etxean... posible da izena du tailerrak, eta, izenak dioen bezala, norberak bere etxean energia berriztagarriak sortzeko eta erabiltzeko dituen aukerak aztertuko dira bertan.
Saioa doakoa izango da, baina izena eman behar da aurrez, helbidera idatzita edo 605-75 76 87 zenbakira deituta. Hilaren 19a, ostirala izango da izena emateko azken eguna.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/