ENERGIAkartela_legorreta_page-00011

Datorren astelehen eta asteartean, Energia eta mugikortasuna: etorkizuneko erronkak Goierrin izeneko erakusketa ikusgai egongo da udaletxean, Foru Aldundiarekin eta Goiekirekin elkarlanean antolatuta. 

Bulego ordutegian ikusi ahal izango da, 09:00etatik 14:00etara. Gainera, hezitzaile baten laguntza ere izango da erakusketaren inguruko azalpenak emateko: 11:00etatik 13:00era astelehenean, eta 16:00etatik 18:00etara asteartean.