Menu

Eremu gorrian sartuko da Legorreta

virus-4937553_1920

Gaur, apirilak 12, gaueko 00:00etatik aurrera eremu gorrian sartuko da Legorreta.

Neurri berriak:

- Herria perimetralki itxita egongo da.

- Kirola: eremu barruan gehienez ere launaka egin ahal izango da kirola.

- Ostalaritza: taberna barruan, 06:30etatik 09:30etara eta 13:00etik 16:30etara kontsumitu ahal izango da. Aire zabaleko terrazetan 20:00ak arte kontsumitu ahal izango da. Bezero-taldeak ezingo dira mahai bakoitzean lau baino gehiago izan, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko talde baterako. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen diren momentuan izan ezik.

Kultur ekitaldiak mantendu egingo dira, bai eta bilkurak ere, orain arteko neurriak hartuta: aforoa murriztuta, distantziak mantenduta, maskara erabiliz eta lokala aireztatuz.

Gaur zortzi, hilaren 19an eguneratuko dira datuak. Orain arte bezala, jokatu arduraz, eta elkar zaindu dezagun.

Dokumentu honetan argitu daitezke ohiko galderak:

 

Igandeko filma: "Rifkin`s festival"
Apirila, ekitaldiz betea

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu