Menu

Eremu gorritik atera da Legorreta

b2ap3_large_virus-4937553_1920

Maiatzaren 3an, atera da Legorreta eremu gorrian dauden udalerrien zerrendatik. Izan ere, azken zazpi egunetan bi positibo kasu izan dira. Intzidentzia tasa, hala ere, 469,80koa da gaurko datarekin, eta Alegiako osasun eremua gorrian dago, 551,01eko tasarekin.

Bihar, maiatzak 4, bueltatuko gara lehengo egoerara. Herritik atera ahal izango gara, kirola seiko taldetan egin ahal izango da barruan, ostalaritza barruan ez da ordutegi berezirik egongo... 

Dena dela, eta orain arte bezala, har ditzagun neurriak, eta elkar zaindu dezagun.

Iker Karreraren liburuaren aurkezpena eta solasald...
'Tiritatxorekin egin irri!' saiorako azken sarrera...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu