Haizea Aranak, Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Leire Vargasek eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldia aurkeztuko dute bihar, abenduaren 30ean, Legorretan. Herri Antzokian izango da, 19:00etan, doan (16 urtetik gorakoentzat).
Norbere gorputza eta bertsolaritza zeharkatzen dituzten hamar eszena lantzen dituzte, non hainbat dualismo hartzen diren hizpide: "Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen duten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko". Hortik abiatuta, dualismo horietan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/