Badator errenta aitorpena egiteko kanpaina, eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere kanpaina antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Legorretako Udalak. Helburua argia da: gero eta herritar gehiagok egitea aitorpena euskaraz. Erakundeon nahia da, izan ere, administrazioaren eta herritarren artean euskara gero eta gehiago erabiltzea.
Datuek erakusten dute badagoela tartea euskararen erabilera areagotzeko: iaz, errenta aitorpena egin zuten legorretarren %36k erabili zuten euskara.
Urtez urte pixkanaka ari da igotzen aitorpena euskaraz egiten dutenen kopurua, baina urrats handiagoak egitea da kanpainaren helburua. Herritarren eskubidea da administrazioarekin harremanak euskaraz izatea, eta administrazioaren eginbeharra hori sustatzea.
Udalerri euskalduna da Legorreta, eta euskararen erabileran pauso handiak ematen ari da. Administrazioan ere egin nahi ditugu urratsak: animatu, eta egin errenta aitorpena euskaraz!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/