Menu

Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako

SillaECO-03-280-211

Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ostegunerako. Ostiralean, berriz, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, udaletxe azpian jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, goizeko ordu batetik ordu bietara bitarte eraman beharko dira mahai eta aulkiak udaletxe azpira.

Aulki bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da, eta mahai bakoitzeko, berriz, bost euro (mahai bakoitzean zortzi pertsona sartzen dira, mahaiburu eta guzti). Ordainketa materiala jasotako momentuan egingo da.

Eskaria egiteko, eskaera-orria dokumentua bete, eta bidali udala @ legorreta.eus helbidera. Ohi bezala, udal bulegoetan ere egin ahal izango da.

Apustu bertsotua Odei Lopez eta Imanol Iruarrizeki...
Festen balorazioa egiteko bilera bihar

Sartu