Menu

Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako

Silla-Madera-01

Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ostiral eguerdiko ordu baterako. Ostiralean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Arantxa taberna pareko garajean jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, goizeko ordu batetik ordu bietara bitarte eraman beharko dira mahai eta aulkiak garaje horretara bertara.

Aulki bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da, eta mahai bakoitzeko, berriz, bost euro (mahai bakoitzean zortzi pertsona sartzen dira, mahaiburu eta guzti). Ordainketa materiala jasotako momentuan egingo da.

Eskaria egiteko, eskaera-orria dokumentua bete, eta bidali udala @ legorreta.eus helbidera. Ohi bezala, udal bulegoetan ere egin ahal izango da.

Asteburuan, Corpus eta San Joan
Odol ematea Herri Antzokian

Sartu