Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira San Joan bezperarako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, ostegunerako. Larunbatean, berriz, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Arantxa taberna pareko garajean jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta larunbatean bertan, berriz, hamabietan eraman beharko dira mahai eta aulkiak garaje horretara bertara.
Aulki bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da, eta mahai bakoitzeko, berriz, bost euro (mahai bakoitzean zortzi pertsona sartzen dira, mahaiburu eta guzti). Ordainketa materiala jasotako momentuan egingo da.
Eskaria egiteko, eskaera-orria dokumentua bete, eta bidali udala @ legorreta.eus helbidera. Ohi bezala, udal bulegoetan ere egin ahal izango da eskaria.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/