Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra, ostiralean

900px-TALLER-ONLINE-EUSKARAZ

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Legorretako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du azaroak 20ean, 18:00etan.

“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. 

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik  izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 11 29 48/628 53 23 03
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

 

"Euskaraldian" izena emateko azken aukera, gaur
"Richard Jewell" filma, igandean

Sartu