Menu

Gazte udalekua antolatu du Uemak

kartela-bideorako-1024x8551

Usurbildik Arantzarako ibilbidea egingo du Salto udalekuak ekainaren 26tik 30era, 14 eta 18 urteko gazteekin. Udalekuak aurkezteko bilera izango da gaur, asteartea, hilak 12, 18:00etan, Legorretako udaletxean.

Elkar ezagutzeaz eta ongi pasatzeaz gain, elkargune horren balio nagusietakoa da gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatzea eta ahalduntzea. "Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa egin nahi da topaketa hauekin”.

SALTO! UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENTZAKO TOPAKETAK

Ibilbidea:
1. eguna (ekainak 26, asteazkena): Usurbil-Oiartzun (Usurbilen “Harria Hitz” ibilbidea).
2. eguna (ekainak 27, osteguna): Oiartzun-Bera.
3. eguna (ekainak 28, ostirala): Bera-Arantza.
4. eguna (ekainak 29, larunbata): Arantza.
5. eguna (ekainak 30, igandea): Arantza.

Oharra: bidea begiraleekin egingo da. Egunero ekimen eta dinamikak bisitatzen dituzten herrietan, herri horietako kideekin.

Norentzat: udalerri euskaldunetako 14-18 urte arteko gazteentzat (DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat).

Prezioa: 89 euro (prezioaren barne, bost egunetako ekimenak, mantenu osoan, begiraleekin).

Izena emateko epea: martxoaren 31ra bitarte.

Izen ematea eta informazio gehiago:
UEMA: Enparan kalea 1, 2a
20730 Azpeitia, Gipuzkoa
943 816 699 (astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00 artean)
hezkuntza @ uema.eus
uema.eus

Antolatzailea: Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA).
Laguntzaileak: Usurbil, Oiartzun, Bera eta Arantzako Udalak.

 

Maskulinitate tailerra izango da hilaren 23an
Jendaurrean ikusgai daude apirilaren 28ko hautesku...

Sartu