‘Euskara eta kulturartekotasuna gure hezkuntza komunitatean’ egitasmoa abian da Legorretan. Proiektu honen helburuak bi dira: alde batetik, ikastetxean euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea, eta beste aldetik euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea eta haien parte-hartzea bultzatzea.
Egitasmoa gurasoei zuzenduta dago, eta aurkezpen ekitaldia Ugaro Herri Ikastetxean egingo da astearte honetan, urriak 3, 17:30etatik 19:30etara bitartean. Euskaraz egingo da, baina aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniara. Horretarako, beharrezkoa izango da ‘Telegram’ aplikazioa instalatuta izatea.
Egitasmo hau Legorretako Udalak, UEMAk eta Ugaro Herri Ikastetxeak jarri dute abian. Abiapuntua hezkuntza komunitatea bada ere, herrira zabaldu nahi dira egiteko zenbait modu berri. Horretarako, bide berriak bilatuko dira euskaraz ulertzen ez dutenak komunitatera hurbiltzeko eta parte aktibo izateko.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/